XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orduz ordu

Badakizu ordua irakurtzen?

Orratz ttikiak ordua erakusten du.

Ordulariekin jostatuz, orratz ttikia dagokion orduan ezartzen ikasiko duzu.

Zure aldizkariaren erdiko orrialdeak ken itzazu.

Bi ordulariak bereiz eta orratzak ebaki itzazu.

Honelako lotura batekin, orratz bat finka ezazu ordulari bakoitzean, beheko ereduari begiratuz.

24 laukitxoak eta 2 dadoak ebaki itzazu.

Dadoak egiterakoan ikusiko duzu ez dituztela zenbaki berdinak.

Bi dadoen artean osatzen dira 12 orduak.